Eraldaketarako diseinuan sinesten dugu, baita diseinuaren bitarteko eraldaketan ere.

Diseinua soluzioak sortzeko tresna bezala erabiltzen dugu, pertsonen bizimodua eta berauen ahalmen eta gaitasunak hobetzeko erreminta bezala.

Lurralde, erakunde eta pertsona taldeekin egiten dugu lan, ohiko eredu eta eskemak eraldatu nahi dituzten proiektuetan. 

Proiektuetan zeresana duten pertsona eta eragileen inplikazio zuzena bilatzen dugu.

Beraien etorkizuna eratzeko gai izango diren komunitate sortzaileagoak eta autonomoagoak  sortu nahi ditugu.